BURTSA. Oil impact

Irune Lasa.
2005eko uztailaren 5a
00:00
Entzun
Deep Impact AEBetako Independence Day ospatzeko. Pelikula txarrak alde batera utzita, Wall Street itxita zen atzo eta burtsek ezer igartzekotan, oil impact nabaritu zuten, petrolio konpainien igoerak ekarri baitzituen Europako merkatuetara. Izan ere, petrolioaren azkenaldiko garestitzeak mesede egiten die konpainia horiei, finean, upelaren prezioak impact autogidarien sakelean egiten duelako.

Dena den, Repsol YPFren akzioek %1,12 igoerak ez zuen lortu Ibex-35ak eguna zenbaki berdeetan amaitzea. Irabaziak bildu eta ezer gutxiago egin zutek inbertsiogileek atzo, AEBetako jai egunak kutsatuta. Horrela, negoziazio bolumena ohikoaren erdiaren inguruan ibili zen, 2.800 milioi euro. Repsol YPF izan zen, balio izarretan gora egin zuen bakarra. BBVAk ostiraleko prezioa errepikatu zuen, eta Endesa (-%0,79) eta Telefonica (-%0,22) jaitsi egin ziren.

-allied domecq britainiarra alkoholdun edari eta ardoen sektoreko munduko bigarren taldea bilakatuko da, bere akziodunek atzo ia aho batez Pernod Ricard frantziarra erosteari oniritzia eman ondoren.

-BBK solidarioa fi funts etikoa merkaturatzen hasi da Bizkaiko kutxa, funts horrek ez du inbertituko, adibidez, heriotza zigorra indarrean duten herrialdeetako zor publikoan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.