BURTSA. Sevilla bigarrenez

Joseba Barandiaran Andueza.
2008ko urriaren 7a
00:00
Entzun
Domekan egurra jaso zuen Athleticek Sevillan eta amesgaiztoa bigarrenez bizi izan zuen atzo Bilbao-2000 indizeak. Urteko bigarren jaitsierarik handiena gertatu zen, Ibex-35 (-%6,06) indizeak ia 700 puntu galtzeraino. Athleticen 4-0ekoa txiki utzi zuen atzoko ahobateko galerak. Telefonica (-%5,59) eta Santanderrek (-%6,07) jasotako golek, 130na puntu kendu zizkioten indizeari. Petrolioaren merkatzeak energia berriztagarriei sartu dien gola ere, ez da nolanahikoa. Atzo, %14,41 galdu zuen Gamesak eta %9,94 Renovablesek; Iberdrola (-%7,62) Iraizoz bezain burumakur gelditu zen. Lau urtean lehen aldiz 10 mila puntuen langa azpitik da Dow Jones, goizean goizetik %2,5 galtzen hasi baizen; akzio azokan ez da giro, bistan da. Konfiantza berrezartzen ere ez da lan makala izango eta Eurogunearen batasun politikorik ezak, kalte egingo dio AEBekiko. 3.925 milioiren salerosketa izan zen eta Ibex-35eko taldeko Ã’onenaÓ, Bankinter (-%0,77) izan zen.



BNP Paribas. Italian BNL erosi ostean, Belgikako Fortis bereganatuz zinezko banku europarra bihurtuko da BNP Paribas(-%5,39). Gatazka politikoak gainditu beharko dituen arren, tamainak sendotasuna eman beharko lioke. Atzo Eurostoxx-50 indizean izan ziren danbatekoak kontuan hartuz, ondo moldatu zela esan beharko; Aegonek %24 galdu zuen Amsterdamen, Alcatel, Arcelor Mittal eta INGk %14na galdu zuten eta Renault autogileak %12,62. Societe Generalek %11 galdu zuen eta Credit Agricolek %10. Itsuen artean, begibakarra errege.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.