BURTSA. Sutatik gertuago

Joseba Barandiaran Andueza.
2005eko martxoaren 15a
00:00
Entzun
Sutatik gertuago eta beroago, dio Gotzon Garatek bildutako 12.304 zenbakidun atsotitzak. Burtsak gora eta gora egin duenean sutatik gertuegi kokatu dela dirudi. Epeltasun bila dabil, baina berotik ihesi apika. LPEEk petrolio ekoizpenaz zer esango gaude aste honetan. Trichetek Egonkortasun Planaren onurak azpimarratu ditu, baina, ohi duenez, ahoz. Bien bitartean, 1.656 milioi euroren salerosketa eta saltzeko arrazoi pisuagoak, erosteko baino. Amadeusen (+%0,83) jabeek hala pentsatu dute eta burtsatik irteteko bidean da bidaia erreserben ajentzia. TPI (-%2,05) ipotxak nahiz Edurnezurik (-%0,73) egun txarra izan zuten, Acerinox (-%1,03) ere sutatik gertu ibili dela dirudi eta BBVA (-%0,62) ere makal ibili zen. Zeltia (-%0,15) sendagaien inguruko berri onekin ere ez da sendatzen. Iberia (=) ez hotz ez bero gelditu zen.

-Popular (-%3,35) bankuak 820 milioiko kapital hedatzea iragarri du. 16 milioi akzio berri jaulkiko ditu, gutxienez akzioko 49,03 euroko salneurrian. Bi orduz kotizazioa etenda egon zen eta salmentak nagusitu ziren ondoren.
-Ibex-35 indizeko enpresek 1.036.000 lagunetik gora enplegatzen dituzte. Iazko datuekiko hazkundea azaltzeko, Santanderrek (+%0,21) 25.000 langileko Abbey erosi duela hartu behar da kontuan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.