Salmenta jasei eusten lan gehien egin duen Telefonicari (-%2,98) gomendioa txartu eta prezio objektiboa jaitsi zioten. Uholde arrisku nabarmena ekarri zuen horrek, eta indizea Ibaizabal bezain bizkor bidali zuen gainbehera. Wall Streeten atertzea izan zen egoera baretu zuena eta, azkenik, Bilboko Alde Zaharra ez bezala, ez zen Olabarri kalea hustu beharrik izan: gaur emaitzak plazaratuko dituen BBVAk (+%2,79), %4 pasa irabazi zuen Accionak, %3na pasa irabazi zuten Tele5 eta Cintrak, nahiz Santanderrek (+%1,59), eutsi zioten indizeari. 2.175 milioiren salerosketa izan zen eta herena, 706 milioi, Edurnezuriren ekraneko zentimetro koadroan mugitu ziren. Bankuen hondoratzeak Edurnezuri eta 34 ipotxen ipuin bihurtu du Ibex-35 (-%0,31), Edurnezuri eta 49 ipotxena Bilbao-2000 (-%0,23). AEBetan kontsumitzaileen konfiantza urpean dago, baina bada (Texas Instruments, atzo) mozkin onetan igeri egiten duenik.
ING. ING (-%7,27) bankuaren AA- kaudimen kalifikazioari eutsi dio S&P rating etxeak, joera negatiboan atxikita. Herbereetako gobernuaren babesa dueta Euskal Herrian, internet bidez, bi bulegorekin aritzen da (hegoaldean bata, iparraldean bestea).
La Caixa. LaCaixa aurrezki kutxa izan da, Espainiako estatuaren bermepean 3 urterako bi mila milioiren zorra jaulkitzea erabaki duen lehen finantza erakundea. Kutxa nahiz banku txikiagoei finantzaketa euren kasa baino merkeago lortzen lagunduko die abalen erabilerak.
BURTSA. Uholde arriskua
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu