BURTSA. Valverderen kolpea

Joseba Barandiaran Andueza.
2004ko apirilaren 6a
00:00
Entzun
Alejandro Valverdek Bergaran bezala, pendiza gogorra izanda ere gure indizeek indar kolpea badutela dirudi. AEBetako azken datu onak lagun, errenta aldakorra pizten ari da eta, euroa ahuldu ahala (1,20ko maila galdu zuen atzo dolarrarekin), atzerriko diruaren sarrera errazten da (islamismoaren baimenez). Atzo 1.420 milioi euroren akzioak salerosi zituzten SIBEn, eta Europako igoerarik txikiena eragin, baina, finean, igoera. Edurnezurik (=) ez zuen ohiko pedal kolpea izan; banku handiak %0,5 baino gutxiago igo ziren eta, horrela, ezin tropeletik ihes egin. Valverderen indar kolpea Repsol-YPFk (+%2,25) erakutsi zuen, Argentinan izandako tarifei buruzko akordioa lagun (%40ko igoera). Mapfre (+%2,99) ere sasoiko agertu zen, TPI (+%1,47) ipotxa bezala. Igotzeko gogoa badago, baina ezkorren tropeletik baikorkeriaren tropelera salto egiteko arriskua du burtsako itzuliak.

-iberdrolak (-%0,35) erosteko eskaintza publikoei (EEP) trabak kendu dizkie azken akziodun batzarrean. Horrek kotizazioa igo behar luke, EEP erasokorrak errazten dituelako, akziodun txikienen onurarako.

-leganesenasteburuan gertatutakoak eragina izan dezake epe laburrean atzerriko inbertsiogileek SIBEko akzioekiko duten jarreran. Terrorismoaren ikusmiran egoteak dirua ere beldurtzen du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.