BURTSA. Zarauzko 'Pito de Oro'

Joseba Barandiaran Andueza.
2005eko maiatzaren 12a
00:00
Entzun
Zarautzen ezaguna da zakila eskutan hartu eta errepidearen, «jeneralaren», espaloi batetik besteraino txiza egiteko gai zen Pito de Oro. Parabola bertsua egin zuten atzo gure indizeek, gutxi asko, hasitako mailan amaitzeko. Kolore guztietako mozkin berriak jaso arren, AEBetako defizit komertzialaren %9,2ko beherakada nabarmendu zen gehien. Berri ona da, desoreka ekonomiko handiak eragin ditzaketelako AEBetako defizit bikiek. Baina Wall Street eta enparauak galeretan murgildu ziren eta indizeak Pito de Oro-rena egin zuen gurean. Espainian Kongresuari begira eta Bilbon San Mamesera so izan ziren inbertsiogile asko. 1.941 milioi euroren akzioak eskuz aldatu ziren atzo ohiko merkatuan, horietatik 480 milioi Santander (-%0,22) bankuarenak. Telecinco, Moviles, Mapfre eta Bankinter %1na pasa jaitsi ziren. ACS, Enagas, Indra, Sabadell eta Acciona %1na pasa igo.

-ENDESA (+%0,41) argindar enpresak 507 milioi irabazi ditu aurtengo lehen hiruhilekoan, iazkoan baino %27 gehiago. TPI (-%0,43) ipotxak ere, %22ko hazkundea izan du epe berean, ia 12 milioi irabazteraino.
-SABADELL (+%1,96) bankuak 105 milioi irabazi ditu aurtengo lehen hiruhilekoan, iaz baino ia %53 gehiago. Atlantico bankua bereganatzeak ahalbidetu dio igoera handi hori.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.