BURTSA. ZEW errudun

Joseba Barandiaran Andueza.
2004ko azaroaren 10a
00:00
Entzun
Alemaniako analisten eta inbertsiogileen artean egiten den ZEW ekonomia analisi zentro izenkidearen inkestaren emaitzak oso txarrak direla jakin zen atzo. Urrian 31,3ko maila emana zuen, eta azarorako 29,5ekoa espero zelarik, 13,9ko mailan kokatu zen. ZEW hori izan zen atzoko jaitsieraren errudun. Erreserba Federalaren hauteskunde osteko lehen bilera ere gainean denez, arinkeria gutxi izan da burtsan. Salerosketak ere igarri zuen baretasuna, 1.690 milioi euroz azpitik gelditu baitzen Ibex-35en kasuan. Bi banku handienak izan ziren errudun handienak: Santanderrek %1,38 galdu zuen eta BBVAk %1,19. Irabazietan Zeltia (+%2,68) baino ez zen nabarmendu eta Edurnezuri (-%0,37) zein ipotxak gutxi mugitu ziren. Ferrovial, Altadis nahiz ACS %1na pasa igo ziren. Orain, Greenspanek Bushen bigarren agintaldiari begira zer dioen entzutea besterik ez zaigu falta.

-Ibex-35 indizearen osaketan aldaketak izango dira abenduan. Kanporatua izateko hautagaietan, Zeltia dabil guztien ahotan eta, indizera sartzeko, Telecinco (-%0,82) jotzen da ziurtzat. Datorren urteko ekainean Cintrak (=) barruan behar lukeela kontuan izanda, ez dirudi abenduan beste aldaketarik izango denik. Izatekotan, REE (-%0,47) eta Banestok (-%0,39) izango lukete kanporatuak izateko arrisku handiena.

-negrita Testua testua testua testua testua testua testua testua testua testua testua

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.