BURTSA. Zorotan ele

Joseba Barandiaran Andueza.
2008ko irailaren 6a
00:00
Entzun
Burtsak garai zoroak bizi ditu, eta ehiztariak ele, berba egiteaz gain, ihesean abiatu dira. Beldurra nagusi. Errazkin joan zaigun bezain fite amildu dira indizeak, Lekeition bageunde lez. Antzarari heldutakoan bezala, beherantz danbateko latzak jasotzen dira urarekin. Gorantz, aldiz, uraren pisuak mugimenduak moteltzen ditu. Gora egiteko arrazoi gutxi izan ziren atzoko arratsalde horretan, nahiz Trichetek ele egin osteko aurrekoan: ia ahobatekotasuna jaitsieretan. Hau ez da zortzi orduko ekaitza, bistan da. Burtsaren zoroak gorri dantzatu zuen Bilbon, Argiaren Hirian nahiz Wall Streeteko mundu hegian. Langabezia azken bost urteotako maximoan da, %6,1, AEBetan. Epe laburrean, ura baino talaia hobea da Lekeitioko kaia antzarak ikusteko edo, errenta finkoa, burtsaren amiltzea begiratzeko. Datorrena datorrela, itsasoaz haratago datozen mozkinengan dago esperantza ia bakarra Ibex-35eko tropelarentzat; marinelaren zain gelditu beharko.



Deutsche Bank. Geroz eta arruntagoak dira urtebeterako gordailua %6 baino gehiago ordaintzen duten finantza erakundeak; likidezia bilatu beharraren ajeak, pasiboaren guda. Horri etxebizitzen salerosketaren moteltzea eta berankortasunaren igoera gehituz gero, pentsatzekoa da Euskal Herrian jarduten diren finantza erakundeen mozkina jaitsi egingo dela, orohar. Deutsche Bankek Espainiako bankuez, bederen, aurretik Citibank eta beste zenbaitek egindakoa berretsi du: iritzia txartu, nola handiez, hala txikiez. Orain maileguak nork emango dituen ikusi beharko da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.