BURTSA. Zubi bat gutxiago

Joseba Barandiaran Andueza.
2004ko azaroaren 11
00:00
Entzun
Lamikizek Zubi bat gutxiago utzi du Athleticen eta, Greenspan berriz, burtsek igoeretara jotzeko zuten zubi bat kentzear zegoen dolarraren interes tasaren igoerarekin. Mugimenduarena merkatua itxi ondoren jakitekoa zen arren, inbertsiogileak nahiko ezkor zebiltzan; Athleticek Leonen bezala, zer galdu asko eta irabazteko gutxi ikusiko zuten. Athletic Ligan bezain gaizki ez dagoen arren, Moviles (-%2,35) ipotxak mozkina %9 gehitu duela jakinarazi zuen, baina aurrera begira ezkorrago agertuz. Edurnezuriri (-%1,2) ere ez zion mesederik egin golak. Acciona (+%2,29), Acerinox (+%1,71), Altadis (+%1,49) eta aberats askok begitan hartu omen duten Bankinter (+%1,4) izan ziren egun gorria pixka bat zuritu zutenak. Gorrienak, txikietan Sogecable (-%1,87) eta Enagas (-%1,41) eta blue chip-etan Santander (-%0,81) ziren. Ez du urte ona Botin buru duen bankuak.

-Fadesa (-%2,68) da burtsaratu den azken enpresetako bat. Galiziako etxegileak mozkin hazkunde polita aurkeztu berri duen arren, norbaitek hiru milioi akzio (kapitalaren %2,8) saldu zituen atzo CSFB bankuaren bidez.Akziook Saltzeko Eskaintza Publikoan (SEP) erositakoak balira, saltzailea galtzen ariko litzateke. Eta bestela, enpresa hobe ezagutzen duten akziodun zaharrak lirateke saltzaileak. Nolanahi ere, berri txarra.

-negrita Testua testua testua testua testua testua testua testua testua testua testua

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.