Bilbo zuritu eta burtsako zenbakiak belztu egin ziren atzo, irabazi gehienak txikiak izan ziren arren. Salerosketa mara mara egin zuen, 1.851 milioiren akzioak mugitu baitziren ohiko merkatuan eta, 3.300 milioi pasa, aplikazioak kontuan hartuz. Zenbait enpresen emaitzak medio, Wall Streetek goiza pozez hasi zuen arren, gurean blue chip batzuek salmenten presioa jasan zuten saioaren azken orduan. Bilbo zurituan gorrira eginzuten Iberdrolak (-%0,32) eta Repsol-YPFk (-%0,15); bestalde, zuritik beltzera egin zuten bai bi banku handiek, bai %0,96 irabazi zuen Edurnezurik. Irabazi nahiz galerak hoztu egin ziren, salbuespen gutxirekin: NH Hotelesek %2,64 irabazi zituen eta Enagasek eta ACSk %1na pasa. Azken horretan %6,156ko partaidetza erdietsi du jada Florentino Perezek. %1na pasa galdu zutenen artean Ferrovial, Gamesa, Prisa eta Sogecable zeuden.
-sogecable (-%1,23) burtsako txerritxo lodiena izatetik, aurten gehien argaldu den akzioa izatera pasa da. Prisak %23 eta Telefonicak %22,22 berea dute ordaindutako telebistan eta mugimenduak espero dira, antolaketan edota enpresa mailan.
-BBVA-k (+%0,32) 2.802 milioi euro irabazi zituen iaz, 2003an baino %25,8 gehiago. Sacyrren (-%0,83) erauntsiak indarra galdu duela dirudi, Gonzalez sendotuz.
BURTSA. Zuritik beltzera
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu