Facebook sare sozialak ere burtsara egin zuen jauzi iaz, eta haren atzetik doa orain Twitter. Bart gauean sare sozial horretan bertan jakinarazi duenez, beharrezko izapideak abiatu ditu AEBetako Balioen Merkatuko Batzordean. Adituen arabera, 10.000 milioi dolar balio ditu enpresak, eta 2014. urte hasieran izan liteke burtsan.
Inbertitzaileen artean ikusmina sortu du Twitterren jakinarazpenak. 2012an atera zen burtsara Facebook; bere balioaren gainetik plazaratu zuten, eta hurrengo hilabeteetan enpresaren balioak nabarmen behera egitea eragin zuen horrek. Akzio bakoitzeko hogei dolar ere galtzera iritsi zen.
Harrezkero, hobera egin du Facebookek burtsan, eta akzio bakoitzak 44 dolar balio ditu; hasi zenean baino sei euro gehiago akzioko.