Burtsek behera egin dute; arrisku sariek, aldiz, gora

2011ko abenduaren 9a
00:00
Entzun
Merkatuetan gora behera handirik gabe hasi zen eguna, baina barealdiak ez zuen luze iraun. Mario Draghi EBZko presidenteak hautsi zuen, bileraren nondik norakoak ematen hasi zenean. Euroguneko interes tasak %1era jaisteak inor ez zuen ustekabean harrapatu; bai, ordea, EBZk arazoak dituzten herrialdeen zorra pilaka erosteari utziko diola jakiteak. Gainera, jakin zen EBZ ez dagoela NDF Nazioarteko Diru Funtsari herrialdeei laguntzeko dirua uztearen alde. Burtsak gainbehera hasi ziren, eta Europako indize nagusiek %2tik gorako galerekin itxi zuten saioa — Milangoak %4,29 galdu zuen—. Arrisku sariek, aldiz, gorantz egin zuten, batez ere, Espainiarenak eta Italiarenak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.