LAB sindikatuaren VI. Biltzar Nagusia

"Burujabetzari eta beste belaunaldi bati bide ematea" izango dira LABen helburu nagusiak

LAB sindikatuak datorren maiatzerako egingo duen Kogresurako oinarri izango diren ponentziak aurkeztu ditu gaur Bilbon. Ponentzia horietako bat antolakuntzari dagokio eta bestea berriz, politiko-sindikala da. LAB sindikatuak barne egitura berritu nahi du, belaunaldi gazteagoei lekua utziz, eta Euskal Herriko gatazkari begira, "norabideak zehaztu eta ekarpen zehatzak nahi ditu burujabetzaren alde".

2004ko otsailaren 12a
15:55
Entzun
LABek bere ekarpenak egin nahi dizkio Euskal Herriak bizi duen giro politiko "biziari". "Autodeterminazio eta euskal harreman laboralen eremua lortzera begira", ze erabaki hartu jakiteko "erabakigarria" izango da maiatzeko kongresua, Rafa Diez LABeko idazkari nagusiak zehaztu duenez.

LABeko ponentzia politiko sindikalak "jauzi garrantzitsuak emateko bidea" izan behar duela uste du sindikatuak. Era berean, arlo ekonomikoari dagokionez, "azaleko hazkundearen atzean dauden errealitate ezkutuak" argitaratu nahi ditu LABek.Gazte eta emakumeen egoera, diskrimazioa edo behin-behinekotasunaren aurka "beste eredu sozial baterako neurriak" proposatu nahi ditu.

"Arlo ekonomiko eta sozialean, lan munduan, Euskal Herriako langileriak jasaten dituen hainbat errealitateren aurrean, LAB sindikatua bere jardueran eraginkortasunarekin jokatzea da helburua. Horrekin batera, LABek, testuinguru politikoa ikusita, bere ekarpen zehatzak, bere norabideak markatu behar ditu burujabetzaren alde, aldaketa politiko eta sozialaren alde martxan dagoen prozesuari begira", adierazi du Rafa Diezek.

Antolaketari dagokionez, LABek sakondu egin nahi du bere barruko berrikuntza prozesua, beste belaunaldi bati protagonismoa emanez. Gora doan sindikatua da LAB, 34.000 gora afiliatu ditu eta 35.000rekin iritsi nahi du Kogresu horretara. 500 delegatu hurbilduko dira maiatzaren 21ean Iruñeko Baluarten "Erabakia eta jauzia, geroa gurera ekarri" goiburupean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.