Igoera berria, Espainiako aldizkari ofizialak (BOE) gaur argitaratu duenez, lehengaien (%12,91) eta pleiten (%15,23) kotizazioen igoeraren ondorio da; euroak dolarraren (%1,32) aldean duen balioespen txikiarekin konpentsatu da igoera. Halaber, uztailero bezala, merkaturatze kostuaren terminoa eguneratu dute: % 0,96 igo dute.
Benetako zergarik gabeko prezioaren igoera handiagoa izan da, aurreko bi hilekoetatik datorren eta ordaintzeke dagoen defizitaren eraginez. Hala ere, % 5eko aldakuntza mugaren ondorioz, arindu egin da, eta metatutako defizita bigarren hilez jarraian murriztu da.
Bihartik aurrera, PGL kanalizatuaren gehienezko prezio berri bat sartuko da indarrean, hau da, fakturaren %10,7ko igoera batez besteko bezero batentzat, indarrean dauden prezioekin alderatuta. Igoera horren arrazoia, aurreko hilabetearekin alderatuta, bai propanoaren (%20,55) eta bai butanoaren (%22,88) nazioarteko kotizazioen igoera handia izan da, eta igoera hori partzialki konpentsatu da pleiten jaitsierarekin ( % 14,89).