Lan gatazkak

Caballito enpresako batzordeak Ertzaintzaren jarrera ikertzeko eskatu dio Herrizaingo sailari

Gasteizko Caballito enpresako langile batzordeak Ertzaintzak langileen pikete informatiboen aurka egindako "neugarrigabeko oldartzea" salatu du, eta Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailari eskatu dio ikerketa bat zabaltzeko gertaera horiek argitzeko. Gaur goizean Ertzaintzak hiru langile atxilotu ditu Jundizen, "desobedientzia larria eta ertzainei eraso egitea" leporatuta.

2004ko martxoaren 24a
15:56
Entzun
Gasteizko Caballito enpresako langile batzordeak kaleratu duen agiriak Ertzaintzari egotzi dio "langileek pikete informatiboak egiteko duten eskubidea galaraztea". "Jarrera horrek Ertzaintzaren fede txarra erakusten dute edo ertzainek langileen greba eskubidea ez dutela ezagutzen", dio agiriak.

Halaber, Ertzaintzaren oldartzeak "Herrizaingo sailak patronalaren interesak defendatzeko borondate politikoa" agerian uzten duelako nabarmendu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.