Caballitok kaleratu egin du greba garaian langile batzordeko buru izan zena

2007ko urtarrilaren 13a
17:41
Entzun
Gasteizko Caballito enpresako zuzendaritzak kaleratze gutuna helarazi dio Joseba Lozari, hots, bi urte iraun zuen lanuzte garain langile batzordeko buru izan zenari. Lan itunaren inguruan ados ezin jarrita, bi urteko lanuztea egin zuten Pferd Rüggerberg multinazionalaren menpeko enpresako langileek. Azkenean, Jaurlaritzako Lan Harremanetarako Kontseiluak ebatzi zuen laudoarekin amaitu zen lan gatazka.

ELAk salatu du laudo horrek oso berme gutxi eman zizkiela langileei, eta haiekiko "mendeku politika" ari dela erabiltzen enpresa zuzendaritza. Halaber, patronalak laudo horren bidez bere egin zituen konpromisoak ez dituela betetzen salatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.