Langileek ez dute enpresaren proposamenik aztertu ere egin azken hilabeteetan. Gaurko asanblada proposamenaren berri emateko dela azaldu dute, informazioa emateko asanblada. Gero, ikusteko dago proposamen horren inguruan zer erabaki hartuko duten.
Pferd-Ruggeberg, Caballito Alemaniako multinazionalak 35 urte daramatza Arabako hiriburuan disko urratzaileak egiten. Gaur egun lan gatazka luze batean murgildurik dago. Duela bi urteko urriaren 30ean lanuzte mugagabea abiatu zuten beharginek.
Enpresak lantoki berri bat zabaldu zuenean hasi ziren arazoak. Joan den uztailean, dagoeneko zuzendaritza eta Langileen Batzordea itun kolektiboaren negoziazioan hasiak zirela, lekualdatzeko plana aurkeztu zuen enpresak, ezuste eta guzti: 25 langile, guztiak produkziokoak, soberan zituen eta kaleratu nahi zituen.Langile horiek kaleratzearen kontra daudelako hasi zuten greba, orain bi urte.
Lan gatazka
Caballitoko langileak bozketa egingo dute enpresaren proposamena aztertuta
Igandean beteko dira bi urte Gasteizko Caballito enpresako langileak greban hasi zirenetik. Gauzak aldatzera doazela dirudi, hala ere. Pferd-Ruggeberg enpresa multinazionalak proposamena egin zion atzo langile batzordeari, eta proposamen hori aztertzen egon dira gaur langileak batzarrean. Sindikatuek prentsa ohar batean azaldu duenez datozen egunetan bozketa egingo dute proposamena onartu edo ez erabakitzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu