Lan GAtazka

Caballitoko langileek beraiekin hitzegiteko eskatu diote Ibarretxeri

2004ko maiatzaren 14a
15:52
Entzun
Cabillotoko langileek 200 egun daramatzate greban. Kexu dira Jaurlaritzako lehendakari Juan Jose Ibarretxek oraindik ez duelako beraiekin hitzegin, eta beraz, gaur Ajuria Enera joan dira beraien egoera "dramatikoaren" inguruan Ibarretxerekin hitzegin nahi dutela esateko.

Caballitoko langileen ordezkari Joseba Lezak (ELA) adierazi duenez, beraiek ere aukera dute "guztion lehendakariari gure egoera azaltzeko". Grebak 130 familiri eragiten diola gogorarazi du. Gainera, beraiek denbora osoan hitzegitearen alde azaldu direla dio, baina, "enpresaren zuzendaritzak gure jarrerari uko egin dio behin eta berriz".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.