LAn gatazka

Caballitoko langileek bi eguneko baraua eta itxialdia abiatu dute

Gasteizko Caballito enpresako langileek 18 hilabete daramatzate greban, dagoeneko, baina oraindik ez dute enpresa zuzendaritzarekin konpontzerik lortu. Gaur, bi eguneko baraualdia eta itxialdia abiatu dute, Gasteizko Zaramaga frontoian. Bihar amaituko dute protesta, manifestazioarekin. Langileei elkartasuna azaltzen, han ziren Bernardo Atxaga idazlea, Joanito Oiartzabal mendizalea eta Alvaro Gonzalez de Galdeano txirrindulari ohia, besteak beste. Politikarien ordezkariak ere izan dira bertan.

2005eko ekainaren 2a
12:03
Entzun
Caballitoko langileek beraien lan gatazkaren inguruko erakusketa bat ere atondu dute, eta bi egun hauetan erakusketa hori ikusteko aukera izango da Zaramaga frontoian.

Gaur hasi eta bihar arte urarekin bakarrik egongo dira Caballitoko langileak, Zaramagako frontoian. Bihar, handik ateratakoan manifestazioa egingo dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.