Caballito
Caballitoko langileek manifestazioa egin dute greban urtebete daramatela gogorarazteko
Caballitoko langileek manifestazioa egin dute gaur Gasteizen, greban urtebete daramatela gogorarazteko. Eusko Jaurlaritzako lehendakari Juan Jose Ibarretxeri eskutitz bat emateko asmoz Ajuria Enera joan dira, baina ertzainak aurkitu dituzte, parez pare. Manifestazioaren hasieran zeudenek borra-kolpe batzuk ere hartu dituzte barrura joateko saiakera egin dutenean. Ibarretxeren idazkariak hartu die azkenean eskutitza. ELAk, LABek, USOk, ESK-k, UTLk eta Ikasleen sindikatuek bat egin dute manifestaioarekin.
Caballitoko 114 langileei ez zaie batere gustatu Jaurlaritzako Lehendakariak beraiekin izan duen jarrera. Langile batek salatu duenez, urtebete daramate greban, eta ez die kasurik egin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu