Cabrero, UGT krisitik aterako duen barne akordioaren zain

Erredakzioa
2006ko apirilaren 11
00:00
Entzun
Nafarroako UGTren idazkari nagusi Juan Antonio Cabrerok uko egin zion atzo bere dimisioa aurkezteari. Izan ere, UGTko zenbait federaziok kargua uzteko eskatu behar zioten, Lorenzo Riosen aurkako lehia galdu ostean ez zelako Metaleko, Eraikuntzako eta Fintzeko Federazioaren Kongresura azaldu.

Gainera, sindikatua igarotzen ari den krisiari amaiera emateko barne hitzarmenen bat egingo dutela baieztatu du Cabrerok. Eta horretarako, federazioetan, eskualdeetan eta konfederazioan eztabaida saio batzuk abiatuko dituztela. Sindikatuak arazoa barne organoetan konpontzeko asmoa ei du, «eta ez komunikabideetan». Atzo sindikatuko 26 kide bildu ziren Tafallan: Nafarroako exekutiboko kideak, federazioetako idazkari nagusiak eta eskualdeetako arduradunak. Cabrerok, baina, batzarra hasterako aurreratu zuen ez zutela inolako erabakirik hartuko. «Soilik kontsultarako bilduko gara, eta ezdugu ezer bozkatuko».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.