Cadburyk atzera bota du Kraftek bera erosteko egindako eskaintza

Administrazio Kontseiluaren arabera, «ez da gerturatu ere egiten konpainiak benetan balio duenera»

Erredakzioa
2009ko azaroaren 10a
00:00
Entzun
Cadbury enpresari «hutsaren hurrengoa» iruditu zaio Kraftek bera erosteko egin duen eskaintza publikoa. Estatubatuarrak 9.800 milioi libra -10.961 milioi euro- eskaini ditu Erresuma Batuko gozogilearen truke. «Administrazio Kontseiluak atzera bota du eskaintza, ez delako gerturatu ere egiten konpainiak benetan balio duenera», adierazi du Cadburyko presidenteak.

Kraftek irailean plazaratu zuen Cadbury erosteko lehenengo eskaintza publikoa. Agidanez, orduan ere ezezkoa jaso zuen. Baina, etsi beharrean, eskaintza hobetzea erabaki du. Hala, eskudirua eta akzioak eskaini dizkie akziodunei. Kraftek, bere ustez, Cadburyri eman dakiokeen «baliorik handiena» eman dio eskaintza horrekin. «Epe laburrera zein luzera, akziodunentzat zein enpresarentzat, beste edozein eskaintzarekin alderatuta, gure proposamena da onena; baita Cadburyk berak bakarrik jarraitzea baino ere».

Kraft Foods jangaien sektorean munduko bigarren enpresa da, Nestle suitzarraren atzetik. Europan, esaterako, berea du txokolate barratxoen merkatuaren zati handi bat, Milka eta Toblerone markekin. Cadbury, berriz, nagusi da Erresuma Batuko eta Australiako txokolate barratxoen merkatuetan, Crunchie eta Flake markekin.

AEBetako konpainiaren ametsa, Cadbury erosi, eta txokolate barratxoen merkatuaren jaun eta jabe bihurtzea zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.