Enpresak

CAFek 155 milioiko kontratua eskuratu du Espainian

Monfort del Cid-Murtzia AHTren seinalatze eta telekomunikazio lanak egin beharko ditu Beasaingo enpresak, proiektua gauzatu eta mantenu lanak egin 20 urtez.

CAFek Beasainen duen lantegia. BERRIA
xabier martin
2015eko urtarrilaren 30a
11:38
Entzun

CAF Beasaingo tren egileak bere eskaera zorroa handitzen doa. Oraingoan Espainiatik datoz albiste onak CAFentzat. Monfort del Cid-Murtzia AHTren seinalatze eta telekomunikazio lanak egiteko kontratua eskuratu du 155 milioi euroren truke. CAF Signallingek eta FCC-Revengak osatutako konsortziari eman dio obraren adjudikazioa Adifek. Lan horiek egiteko Adifek CAFi ematen dion bigarren enkargua da,  Vandellos-Tarragona linearako proiektua sinatu baitzuen. Proiektu horren zenbatekoa 98 milioi euro baino gehiagokoa da. 

Kontratu berri horri esker, CAF Signallingek (azpiegituraren seinalatzea eta trenen barruko ekipamenduak dira haren lanaren oinarriak) abiadura handirako ERTMS sistemen eta seinalatzeko konpainia gisa sendotzea lortu du.

Hamar herrialdetan baino gehiagotan aritu da CAFen adar hori jadanik, besteak beste, Turkia, Bulgaria, Saudi Arabia, Maroko, Taiwan eta Brasilen. Era berean CAF taldeari duela gutxi esleitutako Mexiko hiria-Toluca lineako proiektuan parte hartzen du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.