CAFek 30 tranbia egingo ditu Belgraderako
BEASAIN. CAFek 70 milioi euroko kontratua sinatu du Belgraden. 30 tranbia egingo ditu Serbiako hiribururako, bakoitza bost bagoikoa. 33 metroko luzera edukiko dute eta 2,3 metroko zabalera. Gehienez 242 bidaiari eramateko aukera ematen dute. Ibilgailuak hiru urteko epean entregatzeko konpromisoa hartu du Beasaingo enpresak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu