CAFek 326 milioi euroren bi kontratu lortu ditu Brasilen eta Indian

Erredakzioa
Donostia
2012ko uztailaren 1a
00:00
Entzun
Beasaingo (Gipuzkoa) CAF Construcciones y Auxiliares de Ferrocarriles enpresak 326 milioi euroren bi kontratu eskuratu ditu, bata Brasilen eta bestea Indian.

Brasilen tranbia bat eraikiko du, eta bertako CR Almeida eta Santa Barbara enpresekin elkarlanean ariko da. Kontratua, guztira, 590 milioi eurokoa da, baina horietatik CAFek 216 milioi euro jasoko ditu. Cuiaba hirian egingo dute tranbia, Mato Grosso estatuan. Hain justu, Cubaia izango da 2014an futboleko Munduko Kopako egoitzetako bat.

Indian, Calcuttako metrorako 84 auto egingo ditu CAF enpresak, eta horiengatik 110 milioi jasoko ditu. Auto horiek 14 tren osatuko dituzte; tren bakoitzak 2.136 bidaiari eraman ahal izango ditu. Kontratua luzatzeko aukera ere badu CAFek, eta hala balitz, beste 21 auto egingo lituzke. Enpresak aurretik beste proiektu bat garatu du Indian, New Delhiko nazioarteko aireportuan, hain zuzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.