Beasaingo trengileak Andres Arizkorreta presidenteak aurreratu zuen bi digituko hazkundea lortu du mozkinetan: 43 milioi euro garbi, aurreko urtean baino %14 gehiago. Salmentek ere gora egin dute, 2016an bezala. Ia 1.477 milioi euroko negozioa kudeatu du (%12 gehiago), baina 2016an lortu ez zuena lortu du 2017an: mozkinak hazkunde bidean sartzea.
CAFek eskaera poltsa handiarekin jarraitzen du, bestalde. 6.265 milioi euroko kontratuak dauzka zain, eta horrek lan karga bermatzen du hainbat urterako. Gipuzkoako trengileak egiten dituen salmenten gehiengoa Euskal Herritik eta Espainiatik kanpo egiten ditu. Halakoak dira salmenten %85.