CAFek %6,9 gehiago irabazi du ekainera bitarte
BEASAIN. 2011ko lehen seihilekoan 58,2 milioi euro irabazi ditu Beasaingo CAF enpresak, iaz epe berean baino %6,9 gehiago. Urtarriletik ekainera, tren fabrikatzailearen negozio bolumena %14 handitu da, iaz garai berean erdietsitako emaitzekin alderatuta. Horren ondorioz, lanean normal-normal jarraituko duela adierazi du enpresak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu