Enpresak

CAFek bi kontratu eskuratu ditu Suedian

100 milioi euro baino gehiagoko bi kontratu lortu ditu CAFek Suedian.

EuroMaint enpesako bi langile. CAF
June Romatet Ibarguren.
2021eko uztailaren 7a
16:01
Entzun

CAF taldeko EuroMaint filialak 100 milioi euro baino gehiagoko bi kontratu lortu ditu, Suediako SJ AB trenen operadore publikoarekin.

Bi kontratuetatik lehena mantentze lanetarako da, Krosatagen eta Kustpilen lineetako trenez hamabi urtez arduratzeko. Aurtengo abendutik aurrera, gaur egungo trenen eta berrien mantentze lanak egingo dituzte. Tren berriak egiteaz ere CAF arduratuko da: duela hiru hilabete lortu zuen 28 tren berri hornitzeko kontratua: zortzi BMU (biodiesel-elektrikoa bimodalak) eta hogei EMU (unitate elektrikoak).

Bigarren kontratua flota bat birmoldatzeko da. SJ ABk CAF Taldeko filiala hautatu du bidaiarientzako gaueko kotxeen flota birmoldatzeko. Akordioaren arabera, serie ezberdinetako 57 tren eguneratu behar dituzte: BC4, WL1, WL4 eta WL6 serieak. Lanek Suediako Orebro hiriko tailerrean egingo dituzte eta 2025eko otsailera arte iraungo dute.

Eskandinaviako tren-merkatuan mantentze lanetarako erreferentziazko enpresetako bat da EuroMaint eta duela bi urte erosi zuen CAFek. Horregatik, eta kontratu berri horiekin, CAFek uste du Eskandinavian duen posizioa sendotuko duela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.