Enpresak

CAFek hamar tranbia egingo ditu Seattleko garraio sarearentzat

42 milioi eurotik gorako kontratua da Seattle hirikoa (AEB). Eskaria hamar tranbiakoa da, baina beste hamar gehiago izan daitezke etorkizunean. 

CAFek egindako tranbia bat. BERRIA
Irune Lasa.
2017ko urriaren 2a
08:45
Entzun

Hiruna moduluko hamar tranbia, guztiak solairu baxukoak. 42 milioi euroko aurrekontua duen kontratua eskuratu du CAFek AEBetan. Seattle hiriko garraio departamentuak Beasaingo trengilea aukeratu du bere tranbia berriak egiteko. Hamar orain eta etorkizunean beste hamar tranbia eskatzeko aukera jasotzen du CAFek erdietsitako kontratuak. AEBetan bertan, New York estatuko Elmira herrian du lantegia CAFek, eta hantxe egingo ditu tranbia horiek. 

Era berean, Beasaingo konpainiak jakinarazi duenez, AEBetako Kansas City hiriko garraio agintaritzak bi tranbia gehiago eskatu dizkio CAFi: horrela, iaztik hirian jada jardunean dabiltzan beste lau tranbiekin sarea osatuko dute Kansas Cityn. Kontratu horri beste 8.5 milioi euro gehitu zaizkio. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.