CAFek hemezortzi tranbia egingo ditu Hungariarako

2010eko martxoaren 4a
00:00
Entzun
BEASAIN. Hungariako Debrecen hirirako hemezortzi tranbia egiteko lehiaketa publikoa irabazi du CAFek. Horien truke 44 milioi euro jasoko ditu Beasaingo enpresak. Lehen tranbiak datorren urtean entregatu beharko ditu CAFek, eta 2012an gainontzekoak. Debrecen, tamainari dagokionez, Hungariako bigarren hiria da, 217.000 biztanlerekin, eta Errumaniatik eta Ukrainatik hurbil dago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.