CAFek hornituko du Erromako tranbia zerbitzua, berrogei ibilgailurekin

Aurrerago beste 81 ibilgailu egiteko aukera jaso dute kontratuan. 130 milioi euroren tratua egin dute.

CAF
CAFen Beasaingo lantegia. CAF
inaut matauko rada
2024ko urtarrilaren 2a
13:20
Entzun

Erromako tranbia operadoreak Beasaingo (Gipuzkoa) CAF enpresa hautatu du zerbitzuko tren berriak egiteko. Operadoreak berrogei tren behar ditu zerbitzua hobetzeko, eta CAFek egingo ditu, 130 milioi euroren truke. Bost urtez arduratuko da Beasaingo enpresa tren horien mantentze lanez.

Berrogei ibilgailu horiez gain aurrerago beste 81 egiteko aukera ere hitzartu dute bi aldeek, eta hori eginez gero, kontratua 400 milioi eurokoa izango litzateke guztira.

Guztiz publikoa da Erromako tranbia kudeatzeaz arduratzen den enpresa, eta Europako funtsetako dirua jaso du tren berriak egin ahal izateko. Tren zaharrak ordezkatu ez ezik, egitekoak diren linea berrietarako ibilgailuak ere egingo dituzte.

Ibilgailuen ezaugarriak

Bost moduluz osatuta egongo da ibilgailu bakoitza, eta energia metatzeko sistema bat izango dute denek, elektrizitate hornidurarik gabeko tarteetan autonomoki jarraitu dezaten aurrera.

CAF indartsu dago Italian, trenak egiteko hainbat kontratu lortu baititu, Erroman batez ere. Solarisek ere hainbat autobus egiteko kontratuak sinatu ditu azkenaldian.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.