Beasaingo CAF Construcciones y Auxiliares de Ferrocarriles enpresak (Gipuzkoa) 15,846 milioi euroko kontratu bat lortu du Hegoaldeko Gales Berriko (Australia) tranbia berriak egiteko. Tranbia horietatik sei berriak izango dira, baina beste lau alokatu egingo dizkio.
Hegoaldeko Gales Berriko finantza metropoliarenmendebaldeko tranbia sarean ibiliko dira tranbia horiek. Sare hori zabaldu egingo dute, eta datorren urtean hasiko dira linea horren lehen probak egiten. CAFek ordurako lehenengo tranbiak eginda izan beharko dituela adierazi du Hegoaldeko Gales Berriko Garraio ministro Gladys Berejiklianek.
Haren esanetan, handitze proiektu hori «ezinbesteko lotura» izango da finantzagunearen eta eremu horren mendebaldearen artean, inguru horretako biztanleek hiriaren erdigunera joateko beste garraiobide bat izango dutelako. Linea berri horrek orain arteko sarearekin ere izango du lotura, eta tranbiak gainerako lineetan ere ibiliko dira.
2014rako finantzaguneko linearen handitze lanak bukatuta izango dituztela aurreikusi du Garraio ministroak. Beraz, urte horretarako egin beharko ditu tranbia guztiak beranduenik ere.
Era berean, Berejiklianek azaldu duenez, CAFek egingo dituen tranbiak «munduko lehen mailakoak, modernoak, seguruak eta erabatirits-errazak» izango dira. Australian eta nazioartean egindako kontratu eskaintza baten ondoren hautatu dute CAF tranbia horiek egiteko.
Tranbiak egiteko kontratuaz gain, beste kontratu bat ere izenpetu dute 1,43 milioi euroren truke. Hiru urteko iraupena du kontratu horrek, eta denbora horretan orain arteko tranbiak eta egingo dituenak mantendu beharko ditu.
CAFek kontratu bat lortu du Australiarako
15,8 milioi euroko kontratu bat sinatu du 2014. urtea bitartean, Hegoaldeko Gales Berriko tranbiak egiteko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu