CAF enpresak Beasainen eta Irunen (Gipuzkoa) dituen lanpostuei eutsi egingo die, eta asteko lanorduak 35 ordura jaitsiko ditu. Enpresaren zuzendaritza akordio batera iritsi da ELA eta LAB sindikatuekin, 2012rako eta 2013rako. Hitzarmena atzo bozkatu zuten langileek, eta onartu egin zuten.
Akordio horretan, langileen soldata igotzea ere adostu dute; KPIari %0,2 erantsiko diote soldata igotzerakoan. Segurtasun zerbitzua ematen dutenei, garbitzaileei eta jangeletako langileei dagozkien neurri batzuk ere adostu dituzte hitzarmenean.
ELA eta LABen arabera, lortutako akordioarekin Espainiako Gobernuaren lan erreformari aurre egin diete. Eta nabarmendu dute enpresak «lehiakorrak izatea eta horien etorkizuna ziurtatzea» horrela lortzen dela, langileekin adostasunera iritsita.
CAFek lanpostuei eutsi, eta asteko lanorduak 35 ordura jaitsiko ditu
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu