Sao Pauloko (Brasil) metrorako tren berriak egiteko kontratua irabazi du Beasaingo CAF enpresak. 26 tren egingo ditu, sei bagoikoak. 2013an entregatu beharko du lehen ibilgailua, eta handik 40 hilabetera azkena. 615 milioi errealeko balioa du akordioak (276 milioi euro inguru).
Lehendik ere CAFek egindako hamazazpi trenek ematen dute zerbitzua Sao Pauloko metroan. Horretaz gain,aldirietako trenak ere egin ditu hiri horretarako, eta beste batzuk ekoizten ari dira gaur egun. Joan den astean,Txileko metrorako hamabi tren egiteko kontratua lortu zuela jakirazi zuen enpresak.
CAFek sei bagoiko 26 tren egingo ditu Sao Pauloko metrorako
276 milioi euro inguruko balioa du kontratuak; 2013an entregatu beharko ditu lehen trenak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu