CAFek Zaragozan (Espainia) duen fabrikako langileek sei hilabeteetan, 51 egunez, lanera joan gabe egon beharko dute. Izan ere, enpresaren zuzendaritzak erregulazio espediente bat aurkeztu du. Neurria irailaren 10etik martxoaren 10era bitartean egongo da indarrean, eta enpresako 582 langileri eragingo die.
Erabakia «tren merkatuak duen geldialdiarengatik» hartu dutela azaldu dio enpresak langileen batzordeari. Gari Sancho batzordeko presidentearen arabera, argudio hori ulertzeko «zaila» da: «5.000 milioi euroko etekina ekarriko duten eskaerak dituztela zabaltzen ari dira komunikabideetan, eta enpresaren irabaziak hazten ari direla hiru hilabetetik hiru hilabetera». Langileen ordezkariak erakunde publikoekin biltzen saiatuko dira, CAFeko lanpostuak eta Zaragozako lanpostuak bermatzeko.
CAFek Zaragozan duen fabrikako langileei erregulazio espedientea zabaldu diete
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu