finantza erakundeak

Caixabank eta Banca Civica kotizatzen hasi dira gaur berriro ere, fusioa hitzartu ondoren

Banca Civicak %7,66ko jaitsiera izan du merkatura itzultzean; Caixabankek, berriz, %5,35eko igoera. 

2012ko martxoaren 27a
13:42
Entzun

Caixabank eta Banca Civica kotizatzen hasi dira gaur goizean berriro, bi erakundeetako administrazio kontseiluek bat egiterako oniritzia eman ondoren. Hala jakinarazi du Balore Merkatuaren Espainiako Batzordeak. 

Banca Civicak %7,66ko jaitsiera izan du (2,22 eurotik 2,05 eurora); Caixabankek, berriz, %5,35eko igoera (3,25 eurotan kokatu da). 

Atzo eten egin zuten egun osoan bien kotizazioa, fusiorako xehetasunak hitzartzeko bilerak egin aurretik.

Kontseiluen bileren ondoren erabakitakoaren arabera, Nafarroako Kutxa Caixabanken urtuko da, Banca Civica desagertuta. Caixabankek 979 milioi ordainduko ditu Banca Civicaren truke, iragan ostiralean burtsan balio zuena baino %11 gutxiago.
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.