ekonomia

Caixabankek lan hitzarmen bat erdietsi du Banca Civicarekin

Goizean lortu dute akordioa bi aldeek, sindikatuekin batera. 2.000 milioi euroren beharrean zegoen Banca Civica, eta ezinbestean talde handiago batek beretu behar zuen.

2012ko maiatzaren 22a
15:22
Entzun

CaixaBankek eta Banca Civicak lan hitzarmen bat lortu dute gaur, bi kutxetako ordezkariek eta sindikatuek egindako bileran. Gehiengo zabalarekin onartu dute akordioa, eta horren bitartez, Banca Civicako langileak progresiboki egokitzen joango dira La Caixa bankuaren baldintzetara.

Azken finantza erreformaren ondorioz, 2.000 milioi euroren beharrean zegoen Banca Civica, eta, bere kabuz kapital hori lortzerik ez zuenez, ezinbestean talde handiago batek beretu behar zuen.

Caixabankek Banca Civica erosteko nahia agertu zuen martxoan.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.