Caixak %83 egin du gora, «boikot eta guzti»

Kataluniako aurrezki kutxak 1.495 milioi euro irabazi eta 452.000 bezero berri lortu zituen iaz

Erredakzioa
2006ko urtarrilaren 28a
00:00
Entzun
«Madrilen ere bezero kopuruak gora egin du: 90.000 berritik gora ditugu», zehaztu zuen Caixa taldeko zuzendari nagusi Isidre Fainek atzo, eta «boikota igarri arren» Espainia osoan gora egitea lortu dutela nabarmendu. Aurrezki kutxak 2004an baino %83 gehiago irabazi zuen iaz: 1.495 milioi euro, ezohiko mozkinez gain 285 milioi poltsikoratu zituen Panricon, Endesan eta Itaun zeuzkan akzioak salduta.

Fainek, beraz, Caixaren sendotasuna azpimarratu zuen. «Boikota bultzatzen ibili dira zenbaitzuk Gas Naturalen eta Endesaren arteko liskarren harira. Ez dute lortu, ordea, aurrezki kutxak bezeroak galtzea. Ez horixe. Bederatzi milioi pasatxo geneuzkan eta 452.000 bezero berri lortu genituen 2005ean».Boikotaren ondorioak nozitu, nozitu dituztela jakinarazi zuen, dena den. «Aparteko ahalegina egin behar izan dugu eta ohi baino azalpen gehiago eman behar izan ditugu bulegoetan». Dozenaka dauzka Euskal Herrian, eta guztietan ere gora egin du Kataluniako aurrezki kutxak. Oro har, Caixaren negozio marjina 2.483 milioi eurora iritsi zen, esplotazio marjina 2.242 milioikoa izan zen eta 180.352 milioi kudeatu zituen.Gizarte ekintzetara bideratu zituen etekin garbien %25 303 milioi euro eta aurten ere «hazten eta herritarrei laguntzen» jarraitu nahi du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.