Caja del Mediterraneo nazionalizatu du Espainiako Bankuak

Erredakzioa
2011ko uztailaren 23a
00:00
Entzun
Europako estres azterketek agerian utzi zuten kapital behar handia zuela CAM Caja del Mediterraneok. Inbertitzaile pribaturik ez du topatu, eta Espainiako Bankuak hamar eguneko epea jarri zion kapitalizazio plan bat aurkez zezan. Baldintza hori bete ez duenez, Espainiako Bankuak Alacanteko (Herrialde Kataluniarrak) aurrezki kutxan esku hartu zuen atzo: akzioak erosita, 2.800 milioi euroko kapital ekarpena egin du. Banku zentralaren asmoa da kutxaren finantza egoera hobetzea eta ondoren saltzea.

Nazionalizazioarekin batera, orain arteko administratzaileak kargutik kendu ditu Espainiako Bankuak. Era berean, bere likidezia beharrak estaltzeko 3.000 milioi euroko kreditua eman dio CAMi. Banku zentralak ziurtatu du horri esker kutxak normaltasunez jardun ahal duela. Elena Salgado Espainiako Ekonomia ministroak ziurtatu du CAMek berak eskatu diela esku hartzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.