CAM Caja Mediterraneoko zuzendaritzako bost kide ohik 25,8 milioi euroko bermea ordaindu beharko dute, Espainiako Auzitegi Nazionalak hala aginduta. Erakundeari eragindako kalteetan izandako «erantzukizun zibilarengatik» ezarri die kopuru hori Javier Gomez Bermudez epaileak. Hamabost eguneko epea dute bosten artean ordainketa egiteko. FROB funtsaren eskariz hartu du erabakia —hori da gaur egun CAMen kudeatzailea—.
Iruzur egitea, prezioak manipulatzea eta bidegabeko jabetzea egozten zaie; guztiek ukatu egin dituzte leporatutako karguak. Iazko uztailean Espainiako Bankuak hartu zuen Caja Mediterraneoren kontrola, Cajastur buru zuen taldearekin bat egiteko prozesuak huts egin zuelako.
CAMeko bost buru ohiri 25 milioi euroko bermea ezarri diete
Espainiako Auzitegi Nazionalak hartu du erabakia, FROBek egindako eskaera aintzat hartuta
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu