g-8 taldearen bilera

Cameronek onartu du "aurrerapausoak" eman dituztela euroguneko krisiari irtenbidea emateko ahaleginetan

Erresuma Batuko lehen ministroak ohartarazi du hainbat neurri "berehala" aplikatu behar direla. Obama AEBetako presidenteak dio ezin direla defizit publikoa murrizteko neurriak alboratu. G-8 taldea Grezia eurogunean jarraitzearen alde agertu da.

2012ko maiatzaren 19a
19:08
Entzun

David Cameron Erresuma Batuko lehen ministroak gaur G-8 taldeak AEBetan egin duen bileraren ondotik adierazi du "aurrerapausoak" eman dituztela bi arlo garrantzitsutan: euroguneko krisiari irtenbidea emateko eztabaidan eta petrolioaren prezio altuen inguruan.

"Beharrezko plan zehatzak aplikatuko dira; bankuak, gobernantza eta suebakiak sendotzeko. Berehala egin beharrekoak dira", esan du Cameronek. Barack Obama AEBetako presidentearekin bildu da ondoren.

Obama hazkundea bultzatzeko eta lanpostuak sortzeko neurri ekonomikoak hartzearen alde agertu da. Neurri horiek hartzeak, ordea, ezin ditu defizit publikoa murrizteko neurriak alboratu, Obamaren arabera.

G-8 taldea Grezia eurogunean jarraitzearen alde agertu da. "Greziak eurogunean jarrai dezan nahi dugu, bere konpromisoak errespetatzen baditu", adierazi dute ohar baten bidez.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.