Irudia.Iruñea
CAN-EN KALERATZEEN KONTRA
ELAk eta LABek Nafarroako Kutxaren kaleratzeen kontrako kontzentrazioa egin zuten atzo kutxaren Iruñeko egoitzaren aurrean. Kaleratzeez gain, salatu zuten langileak diru publikoa xahutuz kaleratuko dituztela, erretiro aurreratuen bidez, kutxak urte askotan irabazi handiak izan dituen arren. 160 kaleratze inguru, 50.000 euro langile bakoitzeko, 7,5 milioi euro guztira, beren esanetan. Bestalde, Cajasolen batzar nagusiak atzo onartu zuen Banca Civican sartzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu