Santanderrek abiatutako gordailuen gerra kalte serioa egiten ari zaie euskal kutxei. CECA aurrezki kutxen konfederazioaren datuen arabera, urrira arteko azken hamabi hilabeteotan BBK-ko bezeroek kutxa horretan zuten diruaren %9,37 atera dute, ia 2.000 milioi euro. Galera handia izan du Kutxak ere, %6,58koa. Vital Kutxak %1,68 galdu du. Nafarroako Kutxaren gordailuak, berriz, %1,55 igo direla ziurtatu du CECAk.
Konfederazio horretako erakundeek galdutako 9.000 milioi euroak eta beste asko bankuen patriketan sartu dira. AEB bankuen elkartearen arabera, ia 48.000 milioi euro handitu dira bankuen gordailuak. %70 Santander taldearen kutxetara joan da.
CANek gordailuak irabazi ditu, eta galdu beste kutxek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu