Caparrosen aroan

Joseba Barandiaran Andueza.
2010eko martxoaren 3a
00:00
Entzun
San Mamesen ez da berria Caparrosen aroan: jokoa ona izan gabe, emaitza balekoa gertatzea. Olabarri kaleraino kutsatu da joera hori azken bi egunetan: berri handi gutxi, Greziako egoera pittinka hobetuko den esperantza eta Erreserba Federaleko gogorrenen aldetik interes tasa %0ren bueltan betirako egongo ez den abisua; eta Athleticen gisan, Ibex-35 (+%0,83) puntuak batzen, zer gerta ere. 1.762 milioiren salerosketa apalarekin, Espainiako langabeziaren datu etsigarriei argi izpi bat ikusi zitzaien Gizarte Segurantzaren kotizatzaileen igoeran. Burtsan, ordea, akzio txikiak baino ez ziren nabarmendu: Iberia (+%5,67) eta %3na pasa igo ziren Bolsas y Mercados eta ArcelorMittal. Blue chip-en artean Repsolek eta BBVAk baino ez zuten %1eko irabazien langaz gora jauzi egin. Epe laburrean, txerritxo ehiztariek libera esterlinari zuzendu dizkiote eskopetak eta euroa 1,36 dolarrean dago. Akzio azoka bigarren mailan da oraingoz.



Edurnezurik (+%0,86) garbi adierazi du: Alemaniako merkatuan telefono enpresa nagusien artean lehiatu nahi du. Azken urteotan 4.000 milioiren inbertsioak egin ditu, eta 8.000 laguni ematen die lana. Europako Champions League da.



Espainiako Abiadura Handiko Trenaren (AHT) lanak egiteko 48 milioiren kontratuak lortu dituzte Ferrovial (-%0,06), Sacyr (+%3,16) eta ACSek (+%0,75). Lehen biek, 40 milioiren kontratua lortu dute Asturiasen, eta 8 milioirena ACSk Albaceten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.