EkoNOMIA

Carlos Zapatero izango da Vital Kutxako lehendakari berria

PSEk komunikatu baten bidez jakinarazi du proposamena. EAJk izendapena babestuko duela esan du.

2010eko uztailaren 21a
17:18
Entzun
Vital Kutxako lehendakari berria Carlos Zapatero Berdonces izango da. PSE-EEk komunikatu baten bidez jakinarazi du proposamena eta EAJk dagoeneko adierazi du izendapena babestuko duela, bi alderdi politikoek elkarrekin duten akordia betez.

Gaur egun, Carlos Zapatero Berdonces Eusko Jaurlaritzako Lan saileko sailburuordea da.

Gregorio Rojoren lekukoa hartuko du

Uztailaren 1ean Gregorio Rojok Vital Kutxako presidente izateari utziko ziola jakinarazi zien Arabako aurrezki kutxako Administrazio Kontseiluko kideei. Arabako Auzitegiak bera berriro presidente izendatu zuteneko erabakia baliogabetu zuela-eta hartu zuen erabaki hori Rojok. PPk sartu zuen helegitea.

Auzitegiaren arabera, "Rojori 2004an agortu zitzaion berriro presidente izateko aukera". Hamalau urte egin zituen karguan, eta auzitegiak zioen muga hamabikoa zela. PSE-EEk eta EAJk akordioa lortuta iritsi zen postura.

Uztailaren 1ean atera zuen epaia auzitegiak eta Rojok ez zuen helegiterik sartu. Epaiaren erabakia jarraituz kargua utziko zuela esanez prentsaurrekoa eman zuen Gregorio Rojok.

"Erakundearen onerako hartu du neurria", zioen Vital Kutxak erabakia jakin bezain pronto bidali zuen oharrak. "Badaki prozesu honekin aurrera joanez gero, Vitalen kalterako litzatekeela".

Alfredo Bruno Otxoa eta Alfredo de Miguel Administrazio Kontseiluko kide izendatzea ere utzi zuen baliorik gabe Arabako Auzitegiak.

Iñaki Gerenabarrena Vitaleko lehen presidenteorde eta EAJren Araba Buru Batzarreko lehendakariak hartu zuen aurrezki kutxako presidente kargua behin-behinean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.