Ekonomia

Castroko arrantzale bat hil da Orioko bapore batean lanean ari zela

Sarea botatzen ari zela uretara erori eta bertan korapilatuta ito da. LABek "arrantza behar bezala arautzeko" eskatu du.

Getariako portua artxiboko irudi batean. MIKEL AGIRRE
2018ko maiatzaren 8a
20:30
Entzun

LAB sindikatuak baieztatu du Orioko (Gipuzkoa) Berriz Ave Maria baporean lanean ari zen arrantzale bat hil dela gauean. 55 urteko gizonezkoa da hildakoa, kantabriarra (Espainia). Sarea uretara botatzen ari zirela erori da gizonezkoa, eta uretan ito da, sarean korapilatuta. Ez dago argi zergatik eta nola erori den. Tripulazioko kideek atera dute uretatik, baina ordurako itota zegoen.

LAB sindikatuaren arabera, argi gelditu da beharrezkoa dela arrantza arautzea. "Sektore honetan ematen diren baldintza gogorrak eta bertan ematen den prekarietatea azpimarratu nahi dugu, lan ordua luzeak eta ia atsedenik gabeko lanaldiak dira istripu hauen iturburuak".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.