Oiartzungo Catelsa lantegian bigarren erregulazio espedientea aurkeztu du zuzendaritzak. Eusko Jaurlaritzako Lan Sailak onartuz gero, 77 langileri eragingo die, datozen sei hilabeteotan.
Langile batzordean LABekdu gehiengoa, eta berak eman zuen espedientearen berri, atzo, baita gogor salatu ere, sindikatu abertzalearen arabera ez baita lan eskasiak bultzatutakoa, ekoizpena Poloniara eta Errumaniara igortzeko asmoak bultzatutakoa baizik. «Catelsaren etorkizuna zalantzaz beteta dago, eta momentuan jokoan ez dago erregulazio espedientea, ez baitu ezer konponduko. Oiartzungo lantegiaren etorkizuna dago jokoan», ziurtatu du LABek.
Bi eskaera egin ditu LABek. Enpresaren jabeari, Hutchinson multinazionalari, galdegin dio dosierra baztertu eta lantokiaren iraupena bermatuko lukeen industria plana aurkezteko. Administrazioari, berriz, espedientea ez onartzeko.
Prenatalen asmoak
Prenatal umeentzako arropa denda katean ere erregulazio espedientea «dagoeneko abian» dagoela iragarri du ELAk. Kontratuak eteteko izango litzateke eta «ziurra» da Donostiako eta Irungo dendei eragingo liekeela. «Benetan, krisiaren betiko aitzakiarekin, Prenatalek nahi du [dendak] orain itxi eta datorren urtean edo hurrengoan zabaldu, langile berriekin eta prekarioekin, Estatuko lan itunarekin, Gipuzkoako Ehungintzako Lan Itunak baino baldintza okerragoak baititu». ELAk mobilizazioak iragarri ditu, eta ohartarazi dio Prenatali bere izena «kaltetuta» gera daitekeela.
Catelsak bigarren erregulazioa aurkeztu izana gaitzetsi du LABek
ELAk ziurtatu du Prenatalek Donostiako eta Irungo dendak itxi eta bi urte barru berriro ireki nahi dituela
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu