CCOO ere kalera aterako da langile publikoen defentsan

2012ko urtarrilaren 20a
00:00
Entzun
Langile publikoen soldatei eta lan baldintzei ezarri dizkieten murrizketen aurkako kanpaina hasiko du Euskadiko CCOOk. Langile eta zerbitzu publikoen defentsa aldarrikatu du Unai Sordo sindikatuko idazkari nagusiak, haren iritziz,«demonizazioa» jasaten ari direlako. «Zerbitzu publikoak dugun eta izan nahi dugun gizartearen elementu bateratzailea dira», ziurtatu du.

Gainera, Sordok iragarri du «arrazoizko epe batean» ados jarri daitezkeela Confebaskekin eta LAB eta UGT sindikatuekin negoziazio kolektiboa EAEko esparruan egiteko. Horrekin lortu nahi dutena da —«autarkiarik gabe» eta Espainiaren esparrua guztiz alboratu gabe—, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako langileen soldatak eta lan baldintzak ez erortzea. Enpresaz enpresako negoziazioak hori ekarriko lukeela uste du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.