Ekonomia

CCOO eta UGT ere altxatu egin dira funtzio publikoko mahaitik

ELAk eta LABek aurrez iragarri zuten ez zutela parte hartuko; elkarretaratzea egin dute Jaurlaritzaren egoitza aurrean.

Berria.info
2013ko azaroaren 28a
15:28
Entzun

Hasieratik zuten erabakita ELAk eta LABek funtzio publikoko mahai orokorraren bileran parte ez hartzea. Horren ordez, elkarretaratzea egin dute Jaurlaritzaren egoitza kanpoan, hark proposatutako "murrizketa neurriak" salatzeko. CCOO eta UGT joan egin dira, baina bilera hasi eta ordu erdirako alde egin dute, "Jaurlaritzak negoziatzeko batere borondaterik ez duelako".

70.000 langileren lan baldintzak erabakitzen dira funtzio publikoko mahaian. CCOOk eta UGTk adierazi dutenez, Jaurlaritzak uko egin die sindikatuen eskaera guztiei. Haien aldarrikapen artean daude urtean 1.492 lanordutara itzultzea —Jaurlaritzak 1.614,5 ordu nahi ditu—, gaixoaldian dauden langileak lehen egunetik ordezkatzea, eta 2014ko soldatei KPI adinako igoera ezartzea.

UGTk eta CCOOk jakinarazi dutenez, datozen egunetan finkatuko dute mobilizazio egutegia. Alabaina, batasun sindikal falta gaitzetsi dute, ELAk eta LABek dagoeneko iragarri baitute abenduaren 17an protestak egingo dituztela administrazio publikoko zentro guztietan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.