ekonOMIA

CCOO-Euskadik "positibotzat" jo du Lopezekin egindako bilera

"Edozein estatutan normalena Gobernua gizarte eragileekin batzea" dela nabarmendu du CCOO-Euskadiko idazkari nagusiak eta hori ez egitea "ez-ohikoa" izango litzatekeela.

2009ko maiatzaren 27a
19:09
Entzun
Unai Sordo CCOO-Euskadi sindikatuko idazkari nagusia Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakariarekin bildu da gaur. Bilera ostean, "positibotzat" jo du Sordok lehendakariarekin egindako bilera.

"Edozein estatutan normalena Gobernua gizarte eragileekin batzea" dela nabarmendu du Sordok eta hori ez egitea "ez-ohikoa" izango litzatekeela, bere ustez. Elkarrizketa sozialean parte hartzeko prest azaldu da CCOO-Euskadi, "burutu daitezkeen politika publikoak baldintzatu" ahal izateko eta "une hauetan bizi dugun finantza krisiak dituen zailtasunez eza kontziente izanez".

Lehendakariak gizarte eragileekin hasi duen elkarrizketa sozialaren barnean, hainbat elkarterekin bildu da. Orain arte Confebask Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako enpresaburuen elkartearekin eta UGT-Euskadi sindikatuarekin batzartu da.

Idoia Mendia Jaurlaritzako bozeramaileak atzo jakinarazi zuen Lopez hurrengo astean dela biltzekoa ELArekin eta LABekin, banaka. Batzar horietan izango direla agertu dute bi sindikatuok, "baina ez iruzurretan parte hartzeko".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.